XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Ez da justua, Begoña.
-Eguzkia bera baino argiagoa duzu etorkizuna, eta bizkarra erakutsi nahi diozu.
-Ez da justua.
Begoñak, ordea, Martinen alde egiten zuen, ausart eta kementsu, aitaren erasoaldi bakoitzean.
Martini oso gogorra gertatu zitzaiola zesta puntari hain gazterik utzi beharra...
Hondoratzen ari zela...
Martinek gero eta arrotzago, gero eta herabeago sentitzen zuela bere burua Miamin...
Moldatuko zirela Arralden...
Munduan ez dagoela batere eguzkirik gabeko bazterrik...
-Ane eta Karlos ere adinik hoberenean daude, aita.
-Eta, niri dagokidanez, hango gaixoek hemengoen gaitz beretsuak izango dituzte, ezta?
Gure aitak ez zuen alaba galdu nahi eta Floridan dituen bere bi frontoietako akzionistakidetza eskaini zion Martini.
Alferrik izan zen guztia: huraxe zen Martinek nahiko zukeen azkena: inoren babesa eta errukia.
Martin zenbat eta setatuago berean, orduan eta kementsuago jokatzen zuen Begoñak, Arraldera joateko abantailak puztu eta fantasiaz hornituz.
Orain garbi ikusten dut: Begoñaren orduko beroaldi eta asmo gartsu haiek bikotearen porrota ezkutatu nahi zuten,
-Bihotzari hegan egiten uztea gaizki ikusia dago Arralden, Begoña!
Nire arreba hegazkineko eskaileretan gora hasi zen.
Oso ondo gogoratzen naiz eszenaz, inoiz ohartu ez nintzen zerbait ikusi bainion arrebari: oso politak zituen hankak eta grazia aparta zuen Begoñaren ipur-masailen bilin-boloak.